Literaturea

Hasi da Arteako Umeentzako II. Ipuin Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko mar. 3a, 12:42

Aprilaren 1era arte aurkeztu ahalko dabez 8 eta 12 urte bitarteko umeek euren ipuinak arteakultura@bizkaia.org helbide elektronikoan. 75 euroko bonoa izango da sari nagusia.

Arteako Udalak antolatu dau Amestu Ipuin Lehiaketea, 8 eta 12 urte bitarteko umeen artean euskerea eta literaturea bultzatzeko helburuagaz. Lan originalak, gai librekoak, aprilaren lehenengo egunera arte aurkeztu daitekez arteakultura@bizkaia.org helbidean.

Partaide bakotxak lan bakarra bialdu ahal dau, izenburuduna, beste lehiaketa batera aurkeztu edo argitaratu bakoa. Ezizen bategaz sinatuta aurkeztu behar ditue ipuinak, Word dokumentu batean ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira lanak: Arial letra tipoa 12 tamainan, folio biko luzeerea da muga.

Sariei jagokienean, lau sari banatuko dira lan onenen artean. Irabazleak 75 euroko bonoa; bigarrenak, 60 eurokoa; hirugarrenak 40koa eta laugarrenak 30 eurokoa jasoko dau saritzat.

Igaz 9 ipuin aurkeztu ziran eta Luka Orbegozok irabazi eban lehenengo saria.

Euskerea eta literaturea bultzatzen

Lehiaketearen helburua, “irakurle txokoa eta beste ekintza batzuekaz batera, euskal literatura irakurketa eta umeen artean idazteko ohiturak bultzatzea da” azaldu deutso BEGITUri Gorka Beitia zinegotziak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!