Ikastaroa

Sukaldaritza ikastaroa jasoko dabe Arteako jubiladuek

Asier Abrisketa 2022ko mar. 1a, 16:58
argazkia: stocksnap

Mikel Deuna alkarteak antolatutako ikastaroan izena emoteko, martiaren 4an hurbildu beharko dira interesdunak jubiladuen lokalera, 18:00etatik 19:30era.

Arteako Mikel Deuna Jubiladuen Elkarteak hamar jubiladurentzako sukaldatitza ikastaroa antolatu dau. Klaseak astean behin emongo dira lau astez, batzuetan martitzenean beste batzuetan eguenean. Ordu bi eta erdiko klaseak izango dira arrastiz, 16:30ean hasita jubiladuen lokalean. 

Ikastaroan parte hartzeako, bariku honetan emon behar da izena lokalean bertan, 18:00ak eta 19:30ak artean. Alkarteko bazkideentzako prezioa klaseko zortzi eurokoa izango da, prestatuko dabezan hiru platereko menuaren kostua da hau. Bazkide ez diran parte-hartzaileek barriz, 30 euro gehiago ordaindu beharko ditue. Hamar jubiladurentzako lekua egongo da, baina plazaren bat soberan gelditu ezkero, jubiladuak ez diranak be hartu ahalko dabe parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!