Literaturea

'Eraikuntzarako materiala' nobelea izango da langai Irakurleen Txokoan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 24a

Bihar, Arteako Kultur Etxean 19:00etan, Eider Rodriguezen lehen nobelan azaleratzen dan aita-alaba arteko erlazino arrotzaren, eta hurbiltzeko saiakerearen, inguruan hausnartuko dabe irakurleek.

Urte luzez etxe bardinean bizita be, Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021) nobelako protagonistak, aitak eta honen alabeak, erlazino arrotza izan dabe urteetan. Baina aitak iktus bat sufridu eta ospitalean dagoala, alabak honengana hurbildu eta hau ulertzeko saiakera bat egiten dau. Irakurleen Txokoko saioetan idazlea bera egoten dan arren, oingoan Eider Rodriguez ez da Arteara etorriko, narrazinoa oso pertsonala dalako.

Eguneroko bat idaztea izango da alabearen lehen pausua, hortik hasten da narrazinoa. Persona baten hondamenditik hasita, familiarteko harremanetan dagozan ondorioak lantzean dauz Eider Rodriguezek eleberrian.

Narrazinoa lau ataletan antolatu dau Rodriguezek. Lehenengo atal bietan, egunerokoaren bitartez, alabeak bere esperientziak kontetan dauz lehen personan. Hirugarren atalean eguneroko formatua aldatzen da. Narratzaileak aitari egiten deutsa berba, baina ez lehen personatik, alabea hirugarren personara pasauko dalako. Laugarrenean barriz, aitaren ahotsa ezetuten da, baina iraganekoa, amari soldadiskatik bialdutako gutunak dira, alabearen oharrakaz batera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!