kontzertua

'Niño Feriante' bikoteak kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 4a

Hilaren 6an izango da kontzertu musiko-poetikoa, Herriko Bentan 13:00etan.

Sabin Gorostidi eta Agustiz Perez de Aransolok osotutako bikotea da Niño Feriante taldea. Inprobisazinoz eta poemaz betetako kontzertuak eskaintzen ditue perkusinoaren, gitarrearen, biolearen eta bateriaren laguntzeagaz.

Peace Monkeys eta Su Puta Madre Cavareten garaitik ezetuten dira, 2001etik. Baina ez ziran euren arteko proiektu bat sortzeako batu hamar urte beranduago arte. 2013an El monstruito bideoa grabau eben eta hori hartzean dabe proiektuaren hasikera lez. Euskal Herrian eta Kantabrian kontzertu ugari eskaini ostean, diskoa grabau eta 2017an argitaratu eben 4 piedras en el bolsillo estudioko lana. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!