Kafrangak andra taldea

Wikipedia Arratiako andren biografiakaz elikatzeko tailerra egingo da Artean

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 1a

Arratiako andrak ezetutera emoteko helburuagaz batzean dira hileko lehen martitzenetan. Baina zezeilako saioa atzeratu da, hilaren 15ean 18:00etan batuko dira Arteako Kultur Etxean.

Arteko Kafrangak taldeak antolatuta batzean dira andra ugari hileko lehenengo martitzenetan euskerazko Wikipedia elikatzeko. Oin dala urtebete inguru konbidau eben #wikiemakumeok proiektuko Marisa Barrena berbaldi baterako eta, bertan konturatu ziran wikipediaren garrantziaz. Beraz, arratiako andren biografiak euskeraz idaztera animau ziran.

Oin, hilero batuten dira biografiak sortu eta barriztuteko. Arratiako andra ezagun eta garrantzitsuenen zerrendan aurrera egitea da tailerraren helburua. Atzen hileetan Amaia Aldai pelotaria, Dalita Argueta ekintzailea, Matxalen Legarreta soziologoa, Haizea Ziarrusta kimikaria, Kotxepin Bengoetxea euskaltzalea eta Onditz Iturbe korrikalariaren biografiak argitaratu ditue, besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!