ekologismoa

'Mañana' dokumentalaren proiekzino eta hausnarketea antolatu dau Makatzak taldeak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 13a, 12:19

Basoa etxean izango da mundu jasangarriago bat lortzeako hausnarketa saioa, urtailaren 15ean, 10:00etan hasita. Ekologistak Martxan alkarteko Iñaki Barcena EHUko irakasle eta ikerlariak gidatuko dau saioa.

Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatutako jardunaldia da zapatuan Arteako Basoan, defendatzaileen etxean, ospatuko dana. Talde ekologistak dino aldaketea Arratian hasi gura dauala, "tokian tokiko ebatziak hartzean".

Dokumentala ikusi ostean, eredu honeek Arratiara eta eguneroko bizitzara zelan ekarri aztertuko dabe parte-hartzaileek. Hausnarketea Ekologistak Martxan alkarteko Iñaki Barcena EHUko irakasle eta ikerlariak gidatuko dau.

Idea hau da, mundu mailara eroanda, Mañana dokumental frantzesak transmitidu gura dauana. Egiteko beste modu batzuk posible eta beharrezkoak dirala, Lurra eta gizateria onik atera gura izan ezkero gitxienez.

Cyril Dion eta Melanie Laurentek 2015ean zuzendutako dokumentalaren sorburua ikerketa zientifiko bat da, 2100 urtean gizakion zati handi baten desagerpena aurreikusten dauana, katastrofe ekologikoen erruz.

Hau gertatu ez daiten Cyril Dion eta Melanie Laurentek, beste lau personagaz, hamar herrialde bisitauko dabez, katastrofearen arrazoiak ezetu eta batez be, urtenbidea emon ahal izateko. Biziteko beste eredu barriztaile batzuk topauko ditue bidean; energia, elikadurea, garraioa, zaborra, ekonomia eta demokrazia kudeatzeko eredu jasangarriak.

 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!