Kafrangak andra taldea

Wikipedia elikatzeko tailerrak egiten dabiz Artean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 11a, 15:15

Arratiako andrak ezetutera emoteko helburuagaz batzean dira hilean behin. Gaur, hilak 11, 18:00etan batuko dira Arteako Kultur Etxean.

Arteko Kafrangak taldeak antolatuta batzean dira andra ugari hileko lehenengo martitzenetan euskerazko Wikipedia elikatzeko. Oin dala urtebete inguru konbidau eben #wikiemakumeok proiektuko Marisa Barrena berbaldi baterako eta, bertan konturatu ziran wikipediaren garrantziaz. Beraz, arratiako andren biografiak euskeraz idaztera animau ziran.

Oin, hilero batuten dira biografiak sortu eta barriztuteko. Atzen hileetan Amaia Aldai pelotari, Dalita Argueta ekintzaile, Matxalen Legarreta soziologo, Haizea Ziarrusta kimikari, Kotxepin Bengoetxea euskaltzale eta Onditz Iturbe korrikalariaren biografiak argitaratu ditue besteak beste. Arratiako andra ezagun eta garrantzitsuenen zerrendan aurrera egitea da tailerraren helburua.

Hurrengo hitzordua zezeilaren 1ean izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!