ikuskizuna

Elederren magia trukuak egongo dira ikusgai Artean

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 3a

Gaur, urtailak 3an izango da ikuskizuna Arteako frontoian 18:00etan. Ez da aurretik izena emon beharko.

Eleder Iglesias Etxebarriko mago gazteak eskainiko dau ikuskizuna Arteako frontoian. Ume, gazte eta nagusien harridurarako egingo dauz trukuak, azken urteotan hain ezagun egin diranak.

Izan be, sano ezaguna da gaur baina, Eleder magoa entzutetsu egiten hasi zan 2018an Igorreko Zu Bai Zu talentu lehiaketan parte hartu ebanean, hasikeratik harritu egin eban publikoa eta finalera heldu zan. 2019an, Bilboko Udalak eta Kultur Elkarteen Federazinoak emoten daben Harrapazank saria jaso eban. Sari honek, gazteen artean euskerea bultzatzea dauka helburu.

Eleder aktorea be bada, 2020an Santurtziko zinemaldiaren lehen saria jaso eban, El Huesped metraje laburreko filman protagonistea izatearren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!