musikea

Atzeratu egin da gaur Artean egin beharreko gospel emonaldia

Asier Abrisketa 2021ko abe. 30a, 11:35

Goizargi Gospel Choir abesbatzak eskaini behar eban kontzertua gaur, abenduak 30, 18:30ean eleizan. Ez da hitzordu barririk jakinarazo.

Ramon Escaleren zuzendaritzapean, hamabi abeslek osotuten dabe gospel abesbatza. "Arima baltzeko gorputz zuriak" dirala azalduten dabe, kantu estiloaren sorrerea gogoratzen. Gospel kantuak 1960ko hamarkadan urten ziran komunidade baltzen eleizetatik eta Aretha Franklin moduko abeslariek egin eben ezagun.

Baina Europara oin dala gitxi hurbildu zan gospela. Escale zuzendariak El Pais egunkarian azaldu ebanez, honek kartzelan egindako kontzertu baten ondorioz hartu eban gospelagaz aurrera egiteko erabakia: "Sardiniako seguridade altuko kartzelan kontzertua eskainita, maitatua sentidu nintzan, beste kondizino batzuetan baino gehiago". Presoak negarrez hurbildu jakozala kontau eban, soinu eta interpretazinoagaz emozionauta.

Gospel musikeagazko gustua zabaltzen hasi da Euskal Herrian, Goizargikoak 2019an hasi ziran publikoaren aurrean abesten eta kontzertu ugari eskaini ditue. Euskal Herrian eta atzerrian, Espainia eta Herrialde Katalanetan batez be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!