Miñan (Susa, 2019) Gineako etorkin baten historia erreala da, Ibrahima Balderena. Zidarrezko Euskadi Saria lortu eban Baldek ahoz kontatutako eta Arzallusek euskeraz idatzitako nobeleak. Ibrahim kamioilari aprendiz izan zan haren sorterrian, aste batean Konakrytik Nzerekorera dagozan mila eta hirurehun kilometroak egiten ebazan, eta hurrengo astean Konakryra bueltau.
Egun batean, amaren dei bat jaso eban, anaia txikia desagertu zala esanda. Eta honen bila joan zan, Europarako bidean. Baina ibilbide horretan basamortua eta itsasoa kurutzatu behar dira, eta tartean pasatzaile, polizia, bahitzaileakaz topo egin; egarria, gosea, mina ezetu ditu.