Gorbeia Jomuga Turistikoak eta Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak antolatuta, "Herri bat, merkatu bat" proiektuaren barruan prestatu dabe azokea. Inguruetako ekoizleak batuko dira Artean, erosleei kalidadezko eta hurbileko produktuak eskaintzeko. Gabonetako bazkari eta afariei begira, denporaldiko lehengai onak lortzeako aukera lez aurkeztu da merkadua.
Ohikoa danez, erosketa guztiakaz batera, produktuen loteen zozketan sartzeako aukerea egongo da.