Arteako Basoa defendatzaileen etxeak sare sozialak zabaldu ebazan urri bigarrenean proiektuen barri emoteko eta, honegaz batera ipini eban crowfunding kanpainea martxan.
Gabonak amaitu arte egongo da zabalik errefujiaduak laguntzeko proiektua kofinantzatzeko aukerea. Gitxieneko beharrak egiteko 22.425 euro beharko dabezala kalkulau eben eta diru hori lortuta daukie. Oin, bestelako hobekuntzak egiteko kantidade hobeezina lortzeko bidean dagoz, 32.750 euro beharko dabez.
Azpiegiturei jagokienez, beharrezko ikusten ditue komunak eta dutxak egitea, hamabost logela egokitzea eta suete industrialerako bidea hartzea. Beste alde batetik, diru nahikoa lortu ezkero ugerlekuko instalazinoak hobetu eta energia fotoboltaikoa lortzeako eguzki plakak be ipini gura ditue.
Identifikau daben beste atal bat da "eginkizunak". Honen barruan sartu dabez ordaintzen dabizen lan zehatzagoak. Etxea margoztea, lanparak, argiteria barriak eta hondeamakina baten alokairua besteak beste. Diru kantidade "hobeezinera" heldu ezkero, tximinia sistemak be hobetuko dabez.