Mikel Deuna alkartea

Bazkari bategaz hasiko dabez Gabonak Arteako jubiladuek

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 9a

Abenduaren 18an, zapatua, Ustrukue jatetxean egingo dabe urteroko jana. Hilaren 10a da jubiladuen lokalean izena emon ahal izateko azken eguna.

Aurten be, Urte Amaierako Bazkaria ospatuko dabe Arteako pensionista eta jubiladuek, Gabonei ondo etorria emoteko. Parte hartzeako, bariku arrastian, 17:30etik 19:30era hurbildu behar da Artean daukien lokalera. Mikel Deuna alkarteak bazkide guztiei egin deutsee konbitea, izan be,  igaz egin ez zan 90 eta 91 urtekoei omenaldia egingo jakie.

Bazkideentzako prezioa 20 eurokoa da, besteek barriz 40 euro ordaindu beharko ditue. Izena emonda, abenduaren 14a izango da atzera botateko azkenengo eguna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!