covid-19

Neurri bereziak hartu ditu Arteak birusaren transmisino altua dala eta

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 7a

Udal Bando baten bidez iragarri eban Udalak ludotekea, frontoia eta eskolako patioa zarratuta egongo dirala eskola-orduetatik kanpo. Osakidetzaren datuen arabera, intzidentzia tasa 1525,66koa da gaur egun Artean.

10 egunez egongo dira funtzionamentuan neurriok Artean, abenduaren 4an 00:00etan ipini ziran martxan eta hilaren 14an, 23:59an geldituko dira bertan behera. Bandoaren bidez, Udalak azaldu dau Arteako kutsadura maila "umeen fokua" dala. Hori dala eta zarratuko ditu Udalak umeen erabilerarako espazioak: frontoia, ludotekea eta patioa.

Beste alde batetik, gogorarazo dabe "eraikin publiko guztietan maskarea ipinita izatea derrigorrezkoa" dala. Egoerearen larritasunak "alkartasunez eta urkoaganako errespetuz" jokatzea eskatzen dauala be azpimarratu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!