Kontzertua

Txomin Artolak kantauko dau zapatuan Artean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 26a, 11:31

Bihar, hilak 27, izango da Hondarribiko abeslariaren zuzeneko kontzertua, 20:00etan Kultur Etxean.

Txomin Artola 1963 urtean sartu zan musikearen munduan, Troublers rock taldea sortuta. Urteakaz, Ez Dok Amairuko taldekideakaz harremanetan egon ostean ebatzi eban euskeraz kantauko ebala, izan be, aurretik ingelesez eta frantsesez kantetan eban.

Fernando Artola Bordari poeta eta idazlearen semeak 1975ean atera eban lehenengo diskoa, Olaxta izenekoa. Gaur arte, ia dozena eta erdi disko argitaratu ditu, estilo desbardinetako musikariakaz alkarlanean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!