basoa defendatzaileon etxea

Hamar egunetan zarratuko da Basoako crowfunding-ean parte hartzeako aukerea

Asier Abrisketa 2021ko aza. 17a, 12:22

22.500 eta 32.750 euro artean lortu gura dabez eraikinean errefujiaduentzako hainbat konponketa eta hobekuntza egiteko. 21.885€ lortu ditue daborduko, hobekuntza minimoak egiteko beharrezkoaren % 97.

Arteako Basoa defendatzaileen etxeak sare sozialak zabaldu ebazan urri bigarrenean proiektuen barri emoteko eta, honegaz batera ipini eban crowfunding kanpainea martxan.

Zemendiaren azken-aurreko asterarte egongo da zabalik errefujiaduak laguntzeko proiektua kofinantzatzeko aukerea. Gitxieneko beharrak egiteko 22.425 euro beharko dabezala kalkulau dabe eta, bestelako hobekuntzak egiteko kantidade hobeezina 32.750 eurokoa da.

Azpiegiturei jagokienez, beharrezko ikusten ditue komunak eta dutxak egitea, hamabost logela egokitzea eta suete industrialerako bidea hartzea. Beste alde batetik, diru nahikoa lortu ezkero ugerlekuko instalazinoak hobetu eta energia fotoboltaikoa lortzeako eguzki plakak be ipini gura ditue.

Identifikau daben beste atal bat da "eginkizunak". Honen barruan sartu dabez ordaintzen dabizen lan zehatzagoak. Etxea margoztea, lanparak, argiteria barriak eta hondeamakina baten alokairua besteak beste. Diru kantidade "hobeezinera" heldu ezkero, tximinia sistemak be hobetuko dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!