INDARKERIA MATXISTEAREN AURKAKO EGUNA

Tratu txar psikologikoen inguruan hausnartuko dabe andrak barikuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 17a, 11:58

Hilaren 19an, 19:00etan, tratu txar psikologikoen gaineko Desenfocada film laburra ikusi eta ostean solasaldia egongo da Arteako Kultur Etxean.

Desenfocada (Miguel A. Furnier, 2009) hamairu minutuko plano-sekuentzia bat da. Tratu txarren lehenengo faseak erakusten dauz, indarkeria fisikora heldu arte. Tratu txarrak sufridu dabezan andren kontakizunetan dago oinarrituta Miriam Viñolas eta Tomy Alvarez protagonista dituan pelikulea.

Pelikulea ahalik eta errealistena izateko dago pentsauta, soinu banda barik eta plano bakarrean. Horregatik, hainbat sari jaso ebazan Madrileko zine digitalaren jaialdian eta Gineseko Jaialdi Internazionalean, besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!