Industria

Arratiako Industrialdea 9 pabilioi eregiten hasi da Artean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 10a, 12:53
Bildosolako industrialdea.

Bost miloe euro inguruko inbersinoa eginda 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko bederatzi pabiloi eregiko ditue. 2022 urteko erdialdean obrea amaituta egotea espero da.

Sprilur-ek (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), Bizkaiko Foru Aldundiak (Azpiegiturak) eta Artea, Arantzazu eta Igorreko Udalek partaidetutako Arratiako Industrialdea S.A. pabilioi modularren fase barri bat eregiten hasi da Bildosola Industrialdean.

Bederatzi pabilioi eregiko dira J2 partzelan. Partzelak 11.545 metro koadroko azalerea dauka, honeetatik 9.229 metro dira eregigarriak. Holan, proiektu honen bidez egingo diran nabeek 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko azalera izango dabe, eta industri arloko enpresentzat izango dira baliagarriak.

Pabilioiek 10 metroko gehieneko garaiera izango dabe, posible izango da egituran garabi-zubiak egokitzea 5 eta 10 tonako karga astunak mobiduen dituen jardueretarako. Eraikin barrietan xafla fotovoltaikoak instaletako aukerea egongo da, 61.000 kWatioko energia sortzeako. Energia horrek pabilioi bakotxaren % 85eko autokonsumoa ahalbidetuko dau.

Sprilur-ek “Area 17” (Igorre) poligonoa eta Bildosolako ekialdeko poligonoa (Artea) kudeatu eta sustatu ditu. Gaur 600 langile baino gehiago enplegatzen dituen 50etik gora enpresa dagoz, bederatzi pabiloien bidez lanpostu barriak sortu eta Arratiako industriari bultzada emotea espero da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!