berbaldia

Camila Valdesek Txileko erreboltan feminismoak izandako ekarpenak azalduko dauz Artean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 4a, 17:12

Berbaldia barikuan, zemendiak 5, izango da Arteako Herriko Bentan 18:30etik aurrera.

Camila Valdes psikologo komunitarioa eta defendatzailea da Wallmapun, Txile eta Argentina artean banatzen dan indigena maputxeen lurralde historikoan. Kafrangak Arteako talde feministeak, Basoa Defendatzaileen Etxeak eta Arteako Sareak deitu dabe Herriko Bentara haren esperientziak entzuteko.

Berbaldiaren muina Txilen 2019an hasitako gizarte matxinadan mobimentu feministeak izandako parte-hartze eta ekarpena izango da. Batez be, Wallmapu lurraldearen mugetan, izan be, bertakoa da Valdes. Aspaldian askotan gertatu ez dan moduan, burrukak bere fruituak emon ebazan gatazka honetan. Izan be, hile luzeetan kalean burrukan egon ostean, Txileko Konstituzinoa, Pinocheten diktaduraren garaikoa, aldatzeko prozesua hastea lortu eben manifestariek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!