udal aurrekontuak

Abian da Arteko Udalaren 2022ko aurrekontuak egiteko prozesu parte-hartzailea

Asier Abrisketa 2021eko azaroaren 3a

Zemendiaren 19ra arte egongo da zabalik herritarren ekarpenak jasoteko epea.

2022ko aurrekontuak egiteko prozesua urri bigarrenaren 22an hasi zan. Udaletxeko Ogasun Batzordea batu eta erabagi ebezan aurrekontuetan herritarrek parte hartzeako moduak. Atzo, hilak 2, egin zan herritarrakaz batzar informatiboa, ekarpenak zelan egin eta aurrekontuen informazinoa jakitera emoteko.

Oin, herritarren ideak jasoko dauz Udalak zemendiaren 19ra arte. Honetarako idatzi bat prestatu eta udaletxera eroan beharko dabe arteaztarrek. Beste bide bat idatzia emailez bialtzea da, alkatetza.artea@bizkaia.org helbidera.

Espero da hilaren 22an egitea batzar informatiboa, alderdi politikoakaz. Gero, Ogasun Batzordearen lana izango da abenduaren 10ean behin-behineko aurrekontuak aurkeztea, honeek abenduaren 17ko ez-ohiko bilkuran bozkatuko dabez udaletxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!