adinekoak

Telefono mobikorra erabilteko ikastaroa antolatu dabe Artean

Asier Abrisketa 2021ko urr. 29a, 12:48

Mikel Deuna Arteako jubiladuen alkarteak antolatu dau jarduerea, zemendiaren 2ra arte emon daiteke izena udaletxean.

Adineko jenteak gero eta arazo gehiago eukiten dabez telefonoakaz, izan be, gero eta tramite gehiago egin behar dira honeekaz. Osakidetzako zitak lortzea edo banketxeakaz komuniketako orduan atzean itxi dira azkenaldian aurrez aurreko eskaerak, oin interneten bidez egin behar dira tramite asko. Baina familiako gazteakaz komuniketako arazoak be topetan dabez adinekoek.

Arteako jubiladuen alkartekoek mobilak kontrolatzeko beharrizana identifikau eta ikastaroa antolatu dabe. Zemendiak 2ra arte dago zabalik udaletxean apuntatzeko epea, kursoak 10 euro balio dauz. Zemendi hasieran irakasleagaz batu eta bertan informauko jakie eduki eta daten inguruan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!