BBK artearen ibilbidea

Heldu da Arteara Bilboko Arte Ederren Museoko esposizino ibiltaria

Asier Abrisketa 2021ko urr. 26a, 12:42

Zemendiaren 2ra arte egongo da Arteako plazan 36 arte obren erakusketea.

BBKk eta Bilboko Arte Ederren Museoak antolatu dabe Euskal Herriko hainbat herri bisitau, eta bisitauko, dauzan erakusketa ibiltaria. Artearen historia kontetan dauan esposizino hau ABC, el alfabeto del Museo de Bilbao erakusketearen luzapena da.

Kalidade handiko koadroen irudiakaz batera, eskaneatzeko QR kodea topauko dau ikusleak. Honegaz obren inguruko komentario interesgarriak entzun ahalko dira, obra bakotxa hobeto ezetutera heldu arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!