jabekuntza eskolea

Agroekofeminismo tailerra egongo da Artean bariku eta zapatuan

Erredakzinoa 2021ko urr. 21a, 10:02

Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatuta, elikadura burujaubetza eta feminismoa landuten dauan Agroekofeminismo tailerra egongo da Arteako Kultur Etxean.

Etxalde, elikadura burujaubetzaren aldeko baserritarren mobimentuko andrek gidatuko dabe tailerra.

Saio bi izango ditu tailerrak, barikuan 18:00etatik 21:00etara, euskeraz izango da eta alde teorikoa landuko dabe partaideek. Zapatuan, 10:30etik 13:30era, gaztelaniaz, ustiapen bat ikusten joatekoak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!