basoa defendatzaileon etxea

Basoak crowfunding kanpainea ipini dau martxan etxeko azpiegiturak hobetzeko

Asier Abrisketa 2021ko urr. 20a, 12:11

Diru bilketeagaz 22.500 eta 32.750 euro lortu gura dabez eraikinean hainbat konponketa eta hobekuntza egiteko.

Arteako Basoa defendatzaileen etxeak sare sozialak zabaldu barri dauz proiektuen barri emoteko eta, honegaz batera ipini dau crowfunding kanpainea martxan. Zemendiaren azken-aurreko asterarte egongo da zabalik proiektua kofinantzatzeko aukerea. Gitxieneko beharrak egiteko 22.425 euro beharko dabezala kalkulau dabe eta, bestelako hobekuntzak egiteko kantidade hobeezina 32.750 eurokoa da. Daborduko, 4.000 euro baino gehiago batu dabez.

Azpiegiturei jagokienez, beharrezko ikusten ditue komunak eta dutxak egitea, hamabost logela egokitzea eta suete industrialerako bidea hartzea. Beste alde batetik, diru nahikoa lortu ezkero ugerlekuko instalazinoak hobetu eta energia fotoboltaikoa lortzeako eguzki plakak ipini gura ditue.

Identifikau daben beste atal bat da "eginkizunak". Honen barruan sartu dabez ordaintzen dabizen lan zehatzagoak. Etxea margoztea, lanparak, argiteria barriak eta hondeamakina baten alokairua besteak beste. Diru kantidade "hobeezinera" heldu ezkero, tximinia sistemak be hobetuko dabez.

Azken beharrizana da material eta tresneriaren erosketea. Pinturea, kableak, zementua eta kanpoko aldea garbi manteniduteko tresnak adibidez.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!