Merkaduan bertako produktuak egongo dira salgai eta txakolin, ogi eta ezti mikro-dastatzeak eskainiko dira, goizeko hiru ordutegitan bananduta, 12 laguneko taldeentzako. Bertako produktuen zozketea be egingo da, 14:00etan.
Goizean zehar, bisita gidatu bi be egongo dira, Mauriziaren bizitza eta ibilbide profesionala erakutsiko dabenak. Mauriziagaz lotuta, Izan bagara ikuskizuna be ikusteko aukerea egongo da. Bertan Korrontzi taldearen folk musikea, jantzak eta herri kirolak batzean dira. Jarduera kultural eta gastronomiko horreek guztiak Arratia Kantuz taldeak girotuko ditu.
Ekitaldiak, informazino gune bat, umeentzako sormen-gune bat eta moda-salmenta izango dauan Guikuri busa izango ditu. Arrastian Guikuri moda desfilea egingo da. Bisitek eta dastatzeek 3 euroko prezioa izango dabe. Sarrerea pintxo pote bategaz trukatu ahal izango da Arteako edozein tabernatan.
Eider Ajuriagerra, Landa Garapenerako Gorbeialde Alkarteko presidentea: "Guretzat harro egoteko modukoa da oparitzat hartzean doguna aurkeztea, atzetik talde lan handia egin behar izan dala ahaztu barik. Opari bat, Euskadiko Bihotz Berdearen onena kontzentretea erronka bat zalako eta lortu dogulako. Ziur gagoz Gorbeiako Altxorrak ekitaldira hurbiltzen diran persona guztiek, bai gure jomuga ezetuten dabenek, bai bertan lehen aldiz barneratzen diranek, garena erakusten dauanagaz gozatu ahal izango dabela eta Gorbeia ezetuteko mila modu izango dabezala, ezinezkoa dalako paradisu natural, hurbil eta zentzu guztietatik eskuragarri honetara ez itzultzea".