Herriko Benta

"La baldosa flotante"-k munduko musikea ekarriko dau Arteara

Asier Abrisketa 2021ko urr. 8a, 11:05

Domekan, hilak 10, arrastiko 17:00etan, David Larrinaga, La baldosa flotante musika proiektuaren zuzendaria, kantautorea, konpositorea eta musikoterapeuteak kontzertua eskainiko dau Arteako Herriko Bentan.

La baldosa flotante 2003an sortu zan, Irola irratiako gaueko saio moduan eta bost disko ditu kalean: La baldosa flotante (2003), Amniótico (2007), Leve (2009), Rama (2012) eta Los artistas del precipicio (2014).

Larrinaga sortzez bilbotarra da eta leku askotan bizi eta ikasi dauz musikea edo-eta musikeagaz lotutako beste diziplina batzuk, musikoterapia barne. Bilbon, Granadan, Toledon, Benares-en (India) eta han sitar musika tresna joten ikasi eban, La Veran (Caceres) eta Cercedillan (Madril) bizi izan da eta leku horreetako musikeak eragina izan dau berak sortutako lanetan. Bilboko Banda Sonora, Primordiales, Humanos Intentandolo eta Puro Luego taldeetako partaide be izan zan sasoi baten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!