Ikastaroa

Ginekologia naturalaren inguruko saioa egongo da zapatuan Basoa etxean

Asier Abrisketa 2021ko urr. 7a, 10:00

Irene Lamok gidatuko dau andren gorputza autoezetuteko bideratuta dagoan trebaketa tailerra. Hilaren 9an izango da, 12:00ak eta 14:00ak artean eta sei euroko balioa dauka saioak.

"Deseregi, poderetu eta alkarbanatzeko topagune" lez aurkezten da ginekologia naturaleko ikastaro labur hau. Helburua bakotxaren gorputza ezetu eta entzuteko tresnak baliatzen ikastea da. Andren esperientziak eta gogoetak alkarbanatzeko be balioko dau zapatu goizak Basoan. 

Antolatzaileek aldarrikatu dabe andra bakotxa izan behar dala bere gorputza ezetuten lehena, mendeetako patriarkadu, inbisibilizazino eta genozidioak ezagutza honeek ezabatzeko ahaleginak egin dabezalako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!