Bioeraikuntzaren inguruko ikastaroa emongo da Basoa etxean hilaren 9tik 12ra arte

Asier Abrisketa 2021ko urr. 5a, 13:14

EH Bioeraikitzen alkarteak gidatuta, rocket berogailu bat eregiko dabe errefuxiatuen etxean. Ikastaroan izena emoteko info.bioeraikitzen@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, 350 euroko prezio dauka ikastaroak, ostatua eta jana barne.

EH Bioeraikitzen euskal gazte teknikariak batzean dituan sarea da eta eraikintzarako eredu orekatu bat lortzeako alternatiba iraunkorrak badirala ezetuarazotea da honeen helburua. Proiektuetarako batez be, baliabide naturalak erabilten ditue. Egurra, lastoa, lurra eta karea adibidez, holan ingurumenean ahalik eta inpaktu gitxien eragiteko. Proiektu honeen bidez ohiko eraikuntzak eragiten dabezan sarraski naturalak gelditu gura ditue.

Ikastaroa Basoan

Datorren astegoieneko zubian izango da bioeraikuntza ikastaro-tailerra Basoa defendatzaileen etxean. Helburua rocket berogailuak egiten ikastea da, energetikoki oso eraginkorrak diralako. Ohiko tximinien antzekoak dira berogailu honeek, baina su kaja bat daukie, bertan beroa gorde eta egunean zehar gitxika-gitxika askatzen dabe energia termikoa.

Teoria be egongo dan arren, ikastaro praktikoa izango da batik bat, tailer modukoa. Ez da aurretiazko ezagutza eta praktikarik behar parte hartzeako. Izena emon izan gure ezkero info.bioeraikitzen@gmail.com helbidera idatzi edo 646 742 241 eta 620 195 411 telefonoetara deitzea gomendatzen dabe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!