Elexabeitiko San Migel ermitea ezetuteko bisita gidatua egingo da zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 29a, 11:03

Eleizportaleko haretxezko zutabe eta estaldurea barriztu ostean, Jesus Muñiz ondare historiko-artistikoaren ikertzaileak bisita gidatua egingo dau urri bigarrenaren 2an, 19:00etan doban.

Urte zehatza argi ez badago be, XV. mendean eregi zan San Migel ermitea Arteako Elexabeiti auzoan, halanda be baegoan bertan ermita txikiago bat Erdi Arotik gitxienez. Egurrezko estaldurea dala eta egin da ezagun, baina hainbat barriztapen behar izan dauz bere horretan manteniduteko. Azkenengoa oin dala 30 urte egin zan, eta haretxezko zutabeak ez dira egoera onean egon.

Egoera hau aldatu guran batu ziran auzotarrak, Udala eta parrokia. 21.000 euro inguru behar izan dabez oin amaitu diran barriztapenak egiteko, aurrekontuaren erdia egon da Udalaren esku eta Arteako parrokiak ordaindu dau beste erdia. Aurreko zutabeak aldatu eta alboetakoak konpondu dabez estilo originala manteniduta, Roberto Iparraguirre Lucarini arkitektoaren laguntzeagaz.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!