Arteako jubiladuak urtekerea egingo dabe Leitza eta Lekunberrira

Asier Abrisketa 2021ko ira. 22a, 12:53

Mikel Deuna Arteako jubiladuen alkarteak antolatutako txangoak Nafarroa bisitauko dau hilaren 28an. Izena emoteko epea bihar amaituko da, hilak 23.

Goizean urtengo dira parte hartzaileak, 09:30ean Arteako autobus geltokitik. Plana Leitzako Peru Harri parke-museoa bisitatzea da. Iñaki Perurena harrijasotzaileak harriari eskainitako museoa da hau. Gero, Lekunberrin egingo dabe bazkaria.

Udaletxean emon beharko dabe izena bertara joan gura dabenak. Jubiladuen alkartetik gogorarazo dabe bertan behera gelditu zan urtekerea ordainduta izan ezkero, doban izango dala oingoa. Beste alde batetik, batan batek aurrekoa ordainduta badauka baina oingoan joateko asmorik izan ez badauka, jubiladuen lokaletik pasau ahalko da dirua jasoteko. Hau hilak 22 eta 23an egongo da zabalik, 17:30ean.

Jente barria apuntau eta ordaintzeko be, gaur eta bihar egongo da zabalik jubiladuen lokala, 17:30ean. Alkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dabez, bazkide ez diranek barriz 46 euro.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!