Taldea handitu gura dabe Harriti taldeko harri-tiratzaileak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 20a, 13:05

Andrazko harri-tiratzaileak partaide bila dabiz, kurso barriagaz batera andrak animau gura dabez Harriti taldera batzeako. Oin arte zortzi dira 500 kiloko harriari tiraka, Artean entrenatzen dira iluntzean astean behin.

Taldean sano giro ona sortzean dala dinoe Harritik-ekoek, euren helburuetako bat andran artean saretu eta alkarlanean jardutea dalako. Bide berean profesionalen beharrik ez dabela dinoe, gogoakaz nahikoa dala. Entrenamentuetan parte hartzeako, interesdunek 676 231 003 telefonora deitu edo idazteko konbitea zabaldu dabe.

Harriti 500 kiloko harriari tira egiten deutsan giza proba taldea da. Baserrietan gero eta idi gitxiago dagoanez, herri kirol hau ez galtzeako, idi-proben alternatiba moduan giza probak sortu ziran; idien ordez, jente talde batek harriari tira eginaz. 

Harriti 2013an sortu zan. Andra talde sano gitxi dagoz Euskal Herrian harriari tira egiten deutsenak eta Bizkaian bakarra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!