Artisau eta ekoizleen merkadua egongo da zapatuan Artean

Asier Abrisketa 2021ko ira. 15a, 11:31

Hilaren 18an, goizean egingo da Gorbeialdek antolatutako merkadua, 10:00etatik aurrera. Inguruko ekoizleek 22 salmahai izango ditue produktuak saltzeako. Erosketen bidez, tokiko produktu lotea lortuteko zozketan sartuko dira erosleak. Arrastian barriz, musika ekitaldiak egingo dira, Ein Go, Bitartean eta Ttarla taldeen eskutik.

10:00etan zabalduko dira Artean ipiniko diran postuak, batzuk frontoian egongo dira eta besteak udaletxetik Ekomuseora doan bidean. Sei salmahai gordeko dira Areatza, Artea, Zeanuri, Elorrio eta Bilboko artisauentzako. Zidarra, zeramikea, motxilak eta zaku termikoak egongo dira salgai besteak beste.

Gainontzekoetan jana salduko da, Areatza, Artea, Igorre, Orozko eta Urduñako ekoizleek produzidutakoa. Ogia, pastelak, gaztaiak, gildak eta patea erosteko aukerea izango dabe hurbiltzen diranek, beste produktu batzuen artean.

Arrastian, 18:00etan emongo jakie hasikerea ekitaldi kulturalei, Ekomuseoaren plazan. Ein Go taldeak musika tresna tradizionalakaz joko ditue Euskal Herrian zuztartutako hainbat abesti. 21:00etan barriz Denak ez ziren indiano ikuskizuna eskainiko da herriko plazan. Bitartean folk taldea eta Ttarla jantza taldea batu dauzan ikuskizuna da hau. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!