Apache taldearen kontzertua izango da bihar Artean

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 9a, 12:23

Aurton, Arteako jaiak ez dira bardinak izango. Halanda be, kontzertuek emongo deutse herriari poztasun izakerea.

Andra Marien bueltan ekitaldi kulturalak prestau dabez Arteako plazan. Bihar, hilaren 10ean, Burrunba elektrotxarangea eta Apache taldea arduratuko dira herria musikaz girotzen. Elektrotxarangearen emonaldia 20:00etan hasiko da eta Apache-ren kontzertua, aldiz, 22:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!