Arteako ekintza kulturalak 8an hasiko dira

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 7a, 12:07

Hileon ekitaldi kulturalak prestatu ditu Arteako Udalak. Antolatutako ikuskizunetatik azpimarragarrienak dira Zea Maysek eta Puro Relajok eskainiko dabezan kontzertuak, eta umeei zuzendutakoen artean, Kantu Koloreren Ametsen urtebetetzea ikuskizuna dira Andra Marien bueltan egingo diranak. 

Kantu Koloreren ikuskizuna izango da Arteako ekintza kulturalei hasikerea emongo deutsana. Hilaren 8an, eguaztenean, 18:30ean izango da Arteako plazan. Kantu Kolorek Ametsen urtebetetzea obrea taularatuko dau, euren kantuetako bideoklipak batuta sortu daben 50 minutuko ikuskizuna, hain zuzen be.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!