Gaur hasiko da Iraultza Txikien Akanpadaren bigarren edizinoa

Asier Abrisketa 2021ko abu. 25a, 12:39

Euskal Herriko herri mobimentuen topalekua abuztuaren 29ra arte izango da Arteako Basoa. Bertan batuko dira hainbeste eragile-talde eta militante, bertako eta kanpoko esperientzia zein burruketatik ikasita teoriatik praktikara salto egiteko helburuagaz. Arratiako eragileentzako be bultzada handia izango da ITA, ikasi bakarrik ez, kanpotik datozenak hemengo burrukak ezetuko dabezalako.

Bazkariagaz hasiko da gaur egitaraua, 13:30ean. Gero, 16:00etan ospatuko da harrera ekitaldia berbaldiakaz hasi aurretik. Arrasti osoan umeentzako gunea egongo da zabalik. 18:00etatik aurrera hiru berbaldi egongo dira aukeran.

Alde batetik, Brasileko nekazari antolatuen burrukea ezetuteko aukerea egongo da, Beatriz Casadok bere liburua aurkeztuko dau: Pedagogías políticas para disputar territorios: la formación politica en el MST.

Beste aukera bat izango da Bilgune Feministakoakaz gogoetatzea: Erronka eta praktika feministak, gure arrazakeriaren ardura hartzen.

Bestetik, ekonomia sozial eraldatzaileko esperientziak entzun ahalko dira hainbat kooperatibaren eskutik: Olatu, Herrerako Sukalde Komunitarioa, Enarak, Fabrika eta abar.

21:00etan banatuko da afaria eta ostean, Ane eta Maddi kantautoreak egongo dira gaua girotzen.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!