URAk Astui auzoko errekastoa naturalizauko dau

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 21a, 11:36

Euskal Ur Agentziak Arratia errekeak Artean daukan errekasto baten bidea konponduko dau Astui auzo parean eta BI-3530 bide azpitik Astuibekoaraino. Helburua hormigoia kendu eta inguruari berezko ezaugarri naturalak bueltatzea da.

URAk naturaltasuna bueltauko deutsa Artea Arratia errekaraino kurutzatuten dauan errekasto bateri, Astui auzotik eta BI-3530 bide azpitik doan errekatxoa. Oin, hormigoak mugatzen dau uraren bidea eta helburua da landara eta elementu naturalak izatea hau kontrolatzeko modua. Honek leku gehiago be itxiko deutsa urari, uriolak saihestutea errazagoa izango da beraz. Obrak 79.000 euroko aurrekontua dauka, BEZa gehitu behar jako honeri.

Errekastoa konponduteko lanak hiru fase eukiko dauz. Batetik Astui kale parean hormigoizko kanala kendu eta eremua bernaturalizatzea. Bidean okerruneak egin eta alboak leundu gura dabez honetarako. Bestetik BI-3530 bide azpitik doan kanala 2x1,2 metroko hodi bategaz bideratuko da urak gainezka ez egiteko. Azkenengo pausua izango da Arratia errekaraino doan zatiari be naturaltasuna bueltatzea, Calleja kale parean errekastoak daukan itxurea bueltau gura jako azkenengo metroetan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!