Hemen manifestazinoaren ostean irakurri eben manifestua:
Zemendiaren 25a
2026
Ez ginan atzera egiteko jaio
Frente al fascismo, feminismo.
Face au fascisme, riposte féministe.
Zemendiaren 25a ate joka dogu beste urte batez. Eta arrazoiak ez jakuz falta kaleak aldarriz, haserrez, amorruz, eta garrasi ozenez beteteko.
Lehenengo, atzen urtean Euskal Herrian eraildako 5 andrak gogora ekarri gura doguz; Tatiana, Amaia, Arelys, Saida eta Kalie. Indarrez eta goxotasunez beteriko besarkada bero bana euren senide eta lagunei Euskal Herriko Mugimendu Feministaren izenean, Ez zagozie bakarrik eta ez dogu gertatutakoa ahaztuko. Memorian bizirik mantenduko dogu. Memoria kolektiboa borrokarako tresna gisa ulertzen bait dogu;
oroitzeko, osatzeko, aitortzeko, erreparatzeko eta borrokarako.
Bide horretan, gaurkoan, Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak abenduaren 11n herriz-herri egingo dauan memoria kolektiboa indartzeko ariketa erraldoia sustatzeko eta indartzeko deia egiten dogu. Indarkeria matxistari aurre egiteko urrats bat gehau izan daitela, instituzinoei ardura hartzeako exijiduteagaz batera.
Bestalde, doakiela, beste besarkada bana munduko hamaika txokotan borrokan eta erresistentzian dabizemn emakume* eta sexu-genero disidente guztiei. Bereziki, Palestinara. Genozidioarekin amaitu!
Ez dira garai errazak. Sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalistak egitura guztiak martxan daukaz zapalkuntzak betikotzeko, eta beraz, indarkeriak betikotzeko. Gorputzetan nahiz lurraldeetan. Aspalditik dinogu hiru zapalkuntza sistema horreen ondorioz, emakumeak*, migratu eta arrazializatuak eta sexu-genero disidenteak garela kolpatuenak. Eta baieztapen hori geroz eta gehau areagotuten ari da materializatzen faxismoak, eskuin muturrak nahiz eskuineko hainbat mugimendutan ikus ahal diran jarrera eta diskurso erreakzionarioen bitartez.
Ez dogu feminismoaren instrumentalizazinoa onartuko gorrotozko diskursoak zabalduteko eta feminismotik ezer gitxi daukien neurriak proposatuteko. Ez doguz diskurso arrazistak onartuko feminismoaren izenean eta ez dogu gure segurtasunaren izenean polizia gehiago behar danaren ideia defendauko. Kontrara, justizia feministan sinetsi eta justizia feminista eraikitzen jarraituko dogu.
Ez ginan atzera egiteko jaio. Etor daitekenaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzen dogu gure borrokarako tresna modura; erasoen aurrean, eskubideen ukazinoaren aurrean, zerbitzu publikoen pribatizazinoaren aurrean, gure bizitzekin negozioa egiten dabizanen aurrean.
Aliantzak egiteko garaia da, antolatzekoa. Askotariko subjektu eta burruken aitortzatik abiatuta ekin behar deutsagu burrukeari, nork bere lekutik eta alkarregaz. Zapalkuntzak izentauz eta etsaiari aurre eginaz. Ez gara etxean geratuko. Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideok geroz eta indar gehiago batzean gabiz, eta barriro dinogu: ez ginan atzera egiteko jaio!
Indarkeria erreproduzitzen dabizan eta indarkeria matxisteagaz amaituteko baliabiderik ipinten ez daben instituzinoen aurka antolatuko gara, eta antifeminismoa antolatzen dabizanen aurka antolatuko gara. Sareak sortuz eta aurre eginaz. Askotariko indarkeriek kurutzatuta bizi beharko ez diran bizitzen alde. Faxismoari feminismoz erantzungo deutsagu.
Mezu misoginoak entzuten gabiz nonahi. Feminidadearekiko mespretxua, feminismoaren erridikulazino zein banalizazino saiakerak, maskulinidade patriarkalaren defensa edo gure gorputzak kontroletako saiakerak.
Transfobia be areagotu egin da. Erreakzino garaian, are eta zurrunagoa da mandatu zis-heteroxesuala eta trans eta trabestion aurkako gorrotozko mezuak gero eta gehiago dira: gure identidadearen ukazinotik hasi, ideia TERFakaz jarraitu eta emakume zis-entzat mehatxu garala esateraino.
Misoginia, transfobia eta idea erreakzionario zein faxistak ez dira eztabaidagai: salatu eta erantzun egiten doguz.
Gazte feministon argi daukagu, egungo testuinguruaren eta etor daitekeanaren aurrean autodefensa transfeministea antolatzen dogu.
Sistema patriarkala errotik iraultzen jarraituko dogu, eraso orori erantzun eta boteretze kolektiboan sakonduz. Faxismo errakzionario, misoginia eta transfobiaren aurrean gazte feministon autodefensa feministea.
Gora burruka feministea!
Gora Euskal Herriko Mugimendu Feminista!