PELOTEA

Arratiar bi Challenge du Garateko hirugarren fasean

Ager Barragan

Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak eta Iker Rekalde dimoztarrak garaipen bana lortu eben Challenge du Garat trinkete txapelketako bigarren jardunaldian. Zemendiaren 30ean jokatuko dabe hurrengo kanporaketea.

Aurrekoetxeak eta Rekaldek txapelketan aurrera egin eta hirugarren jardunaldirako txartela lortu eben astelehenean, hilaren 23an. Donibane Garazin jokatutako bigarren fasean, Aurrekoetxeak Peio Larrechea menderau eban 40-31, eta Rekaldek, barriz, Unai Etxeberriari 40-39 irabazi eutsan lehia estu batean.

Aurrekoetxeak zailtasunakaz hasi eban partidua eta Larrecheak 8-0eko aldea hartu eban baina lemoaztarrak markagailuari bueltea emotea lortu eban. Atzen txanpan, aurrekoetxeak aitortu dauan moduan “tentsino asko” pasau ostean, nagusitasuna erakutsi eban, holan, garaipena lortzeako. 

Lemoaztarrak BEGITUn adierazo dau oso pozik dagoala orain arte egiten dabilen lan guztiagaz eta oso motibauta sentiduten dala hurrengo partiduetan dana emon eta torneoan aurrera egiteko. 

Rekalderen partidua, barriz, askoz parekatuagoa izan zan. Pilotari biak bardinduta heldu ziran atzen tantoetara, baina Rekaldek 40-39 irabaztea lortu eban, atzen tantoan sarez egindako jokaldi bateri esker.

Hurrengo jardunaldia zemendiaren 30ean, astelehenean, jokatuko da. 16:30ean Mikel Aurrekoetxeak Iker Espinal eukiko dau aurkari modura, eta 17:30ean Iker Rekaldek Andoni Ipharren kontra jokatuko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!