FEMINISMOA

Faxismoaren kontrako aldarriagaz urtengo dira kalera feministak

Erredakzinoa

“Ez ginen atzera egiteko jaio, faxismoaren aurrean feminismoa!” lelopean egingo da manifestazinoa Igorren gaur, hilak 25, 19:30ean Lasarte plazatik hasita.

Gaur, zemendiaren 25a, da Andranganako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna eta urtero lez, Arratiako Udalen Mankomunitateak, udalek eta Arratiako Mugimendu Feministearen inguruan batutako eragile feministek alkarlanean antolatu ditue manifestazinoa eta jarduera ugari. Arratia mailako manifestazino nagusia gaur egingo da Igorren, Lasarte plazatik 19:30ean urtenda. Faxismoaren aurrean, feminismoaren inguruan antolatzeko deia zabalduko da “Ez ginen atzera egiteko jaio, faxismoaren aurrean feminismoa!” leloagaz.

Manifestazinoa izango da egitarauko ekitaldi nagusia baina aurreko egunetan zein atzetik, jarduera ugari egon dira eta dagoz antolatuta: berbaldiak, zineforumak, erakusketak, adierazpen instituzionalak, antzerkiak, proiekzinoak, bakarrizketak, autodefensa tailerrak… 

Zemendiak 25, eguaztena 
ARANTZAZU 
· 12:00etan, udal adierazpen instituzionala. Udaletxean. 

BEDIA
· 17:30ean, manifestuaren irakurketea eta kaleak morez apaindu. 
· 18:00etan, Back in Konzert taldearen kontzertu musikala (opera, zarzuelak…). 

IGORRE
· 19:30ean, Arratia mailako manifestazinoa. Lasarte plazatik hasita. 

ZEBERIO 
· 11:00etan, Dei iezadazu sorgiña umeentzako antzerkia. Eskolan.
· 13:00etan, alkarretaratzea. Plazan.
· 13:00etan, Z25 antzerkia. Eskolan. 
· 18:00etan, Sexualidad y afectividad en la vejez berbaldia. Plazako Ermita Zaharrean. 

Zemendiak 26, eguena 
LEMOA
· 18:30ean, Pa’ lante es pa’ lla dokumental proiekzinoa. Kotxepin Kultur Etxean. 

Zemendiak 27, barikua 
AREATZA
· 18:00etan, Volar dokumentalaren proiekzinoa eta protagonistetako bategaz solasaldia. Udaletxean. 

DIMA
· 19:00etan, Eskailerapekoa binakako bakarrizketa ikuskizuna Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenagaz. Abaroan. 

Abenduak 5, zapatua 
IGORRE 
· 11:00etan, autodefensa tailerra. Kiñu Gaztetxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!