hika

Arratiako hika badago Appa hi! jokoan

Asier Abrisketa

Bertoko hitanoa modu ludikoan ikasi eta lehiaketak egiteko aplikazinoa badago erabilgarri eta honen aurkezpena egingo da Igorren abenduaren 4an.

Euskal Herrian hika bizibarritu eta erabilerea sustatuteko Badihardugu alkartearen ekimenez jaio zan Appa hi! aplikazinoa. Euskara batuko hikagaz hasi ziran eta gitxika-gitxika ibili dira herri eta eskualde desbardinetako hitanoa aplikazinoan sartzean. Atzen eguneratzeagaz Arratiako hika batu barri da zerrendara. ZirHika alkarteak ekimen hau aurkeztuko dau Igorreko Lasarte Aretoan abenduaren 4an, 18:30etik aurrera.

Aplikazinoa modu ludikoan, jolasen bitartez, hika ikasteko dago pentsauta eta App Store zein Google Play Storen deskargau daiteke. Banaka zein taldeka lehiaketak sortuta, jolasak azalpen, marrazki, bideo, galdera-sorta eta aditz taulakaz buztartuten ditu Appa hi!-k. Helburua, bost astetan hika barneratuta izatea da eta horretara dago bideratuta bost astez, egunez egun, 10-15 minututan egiteko joko-programea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!