Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Gijonen Sportingen kontra eta 5-1 galdu eban. Arratiarrak irabazten hasi ziran partidua, 20. minutuan Iradi Elorriagak sartutako golari esker, baina gero bost gol jaso ebezan. Hamar jardunaldiren ostean, 12 puntu ditu Arratia Ak eta bederatzigarren postuan dago. Datorren jardunaldiko partidua, astebeteko atsedenaren ostean, abenduaren 5ean Urbietan jokatuko dau, Racing de Santander taldearen kontra, arrastiko 16:00etan. Bitartean lagunartekoa jokatuko dau Urbietan Arratiak Real Sociedad C taldearen kontra hilaren 28an, 17:30ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Antiguoko taldearen kontra eta husna bardindu eban. Arratiarrenak izan ziran aukera garbienak baina ezin izan eben golik sartu. Hamar jardunaldiren ostean, 13 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bergara taldearen kontra hilaren 28an, 17:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Usansoloko Umore Ona taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban. Arratiaren 0-1ekoa 10. minutuan sartu eban Oier Arrizabalaga igorreztarrak. 0-2koa 51. minutuan Jokin Goti zeanuriztarrak sartu eban, eta 0-3koa Jon Ordeñanak 60. Minutuan penaltiz. Usansolokoek, halanda be, gol bi eginda 66. eta 72. minutuetan 2-3an itxi eben markagailua. Hamar jardunaldiren ostean, 11 puntu ditu Arratia Ak eta bederatzigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Gatika taldearen kontra hilaren 28an, 19:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan San Ignacio taldearen kontra eta bina bardindu eban. Atsedenaldira bana heldu ziran. Kanpokoak aurreratu ziran 16. minutuan, baina arratiarrek bardinketea lortu eben 36. minutuan, Aitor Leiva igorreztarrak sartutako golari esker. Bigarren zatian arratiarrak aurreratu ziran Julen Gonzalez zeanuriztarrak sartutako golari esker, baina kanpokoek partidua bardintzea lortu eben deskontuan. Hamar jardunaldiren ostean, 6 puntu ditu Arratia Bk eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Uritarra B taldearen kontra hilaren 29an, 17:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gatika taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Partidua hasi eta segiduan etxekoek gola sartu eben, baina 22. minutuan arratiarrek banakoa egin eben Oier Etxebarriak sartutako golari esker. Bigarren zatiko 5. minutuan bere bigarren eta garaipenaren gola egin eban Etxebarriak. Hamar jardunaldiren ostean, 15 puntu ditu Lemoako taldeak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Gordexola taldearen kontra hilaren 28an, 17:30ean.