MUSIKEA

Zezili Deunaren eguna ospatuko dabe gure musikariek

Ager Barragan

Arratiako Musika Eskolearen, Luis Iruarrizaga Abesbatzaren, Areatzako Bandearen eta Zeanuriko Abesbatzaren ospakizunak bihar, etzi eta etzidamu egingo dira, hau da, hilaren 19, 20 eta 21ean.

Zemendiak 22a da, aurten domekea, kristautasunak musikearen jagole eta patroitzat daukan Zezili Deunaren eguna. Arratiako musika erakundeek hainbat jarduera antolatuten ditue urtero lez eta aurten be, Arratiako Musika Eskoleak, Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak, Areatzako Bandak eta Zeanuriko Abesbatzak antolatu ditue kontzertu eta kantaldiak.

Zemendiaren 19a, eguena
· 18:30ean, Areatza, Artea, Dima, Igorre, Lemoa, Otxandio, Zeanuri eta Zeberioko 8 eta 23 urte bitarteko ia 120 ikasleen kontzertua, irakasleez lagunduta. Aurretik, eguraldiak lagunduten badau kalejirea egingo da, 18:10ean, Kultur Etxetik frontoira. Gero, txokolatea be zerbitzauko da frontoian.

Zemendiaren 20a, barikua
· 19:30ean, Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza eta Getxoko Zozoak Abesbatzaren kontzertua. Gorka Beriainen zuzendaritzapean. Igorreko eleizan.
· 20:00etan, Areatzako Banda, Zornotzako Banda eta Galiziako Odaiko perkusino taldearen Itsasoaren taupada kontzertua. Aritz Labradoren zuzendaritzapean. Areatzako eleizan.

Zemendiaren 21a, zapatua
· 12:30ean, Zeanuriko Abesbatza tabernaz taberna ibiliko da poteoa girotuten. Ostean,  koruko kideek bazkaria be egingo dabe Zezili Deunaren omenez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!