ARGAZKILARITZEA

Argazki Lehiaketetako bozkaketak martxan

Ager Barragan

Arantzazun eta Ubide be, Arratiako beste herri gehienak moduan, 2027 egutegia osotuteko Argazki Lehiaketak antolatu dabez eta parte hartzeako epea pasau ostean, oin herritarrak euren argazki gustokoenak bozkatu ahal dabez.

Arantzazuko bozkaketea atzo, hilak 16, zabaldu zan eta hilaren 27ra arte, hau da, hileko atzen barikura arte egin ahalko dabe herritarrek euren bozkaketa Arantazuko Liburutegian.

Ubiden barriz, bozkaketea egiteko bakarrik egun bi eukiko dituez herritarrek. Barikuan, hilak 20, hasi eta domekera arte, hilak 22, egongo da bozkaketak egiteko aukerea 18:00etatik 19:30era Ortuzarren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!