BERBALAGUN

Berbalagun taldearen V. Mikroipuin Txapelketea

Ager Barragan

2024ko Mikroipuin Txapelketako sari banaketea.

Berbalagunek, beste urte batez antolatu dau Mikroipuin Txapelketea eta 50 eta 100 berba bitarteko ipuinak abenduaren 31ra arte bialdu daitekez arratia_berbalagun@aek.eus helbide elektronikora.

Arratiako Berbalagun taldeak, AEKren ekimenez euskaldun zahar eta barriak batu eta euskerea praktikan ipintea helburu dauan egitasmoa da, eta aurten be, Mikroipuin Txapelketea egongo da jokoan eta gainera, tailerrak be antolatu dira.

Bosgarren urtez antolatu da txapelketa hau eta parte hartu gura dabenek, 50 eta 100 berba bitarteko ipuintxoa idatzi eta arratia_berbalagun@aek.eus helbidera bialdu leikie. Abenduaren 31ra arte parte hartu daiteke eta epaimahaia, Berbalagun taldeko eta Kubulu Euskaltegiko ordezkari banak osotuko dabe.

Tailer irekiak 
Euskerea doban eta jarduera desbardinen bitartez praktiketako, tailer bi be antolatu dabez Berbalagunekoek. Lehenengoan argizarizko kandelak egingo ditue, hilaren 19an, 18:30etik aurrera euskaltegian. Bigarrena, azukera bako postreak egiteko tailerra izango da, abenduaren 15ean, 18:00etatik aurrera San Juaneko txokoan. Bietarako emon behar da izena arratia_berbalagun@aek.eus helbidera idatzita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!