ERROTA FUNDAZIOA

Errotak Arratiako Enpresa Mahaia lantzeako saioak martxan ipini ditu

Ager Barragan

Arratiako Enpresa Mahaia zer izatea gura daben alkarregaz lantzeako saioak antolatu dauz Errota Fundazioak Arratiako hainbat herritan. Gaur, hilak 16, lehenengo saioa egin dabe goizeko 10:00etatik 11:30era Bediako eskolan.

Errotatik adierazo dabenez, saio honeetan, enpresen eretxiak eta ekarpenak bildu, enpresek daukiezan beharrak eta erronkak partekatu eta Enpresa Mahaiaren proposamena alkarregaz landu gura dabe. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzietan daben proiektu hau Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren barruan kokatuten da.

Hemen hurrengo saioen ordutegi eta lekuak:

· Zemendiak 17, martitzena | Lemoa – Kotxepin Kultur Etxea | 10:00etatik 11:30era.
· Zemendiak 18, eguaztena | Igorre – Lasarte Aretoa | 10:00etatik 11:30era.
· Zemendiak 19, eguena | Artea – SPRILUR (Bildosola Industrialdea) | 10:00etatik 11:30era.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!