Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Osasuna B taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Partidua ordu erdi beranduago hasi zan linier bat falta zalako. Arratiarrak aurreratu ziran Iradi Elorriaga erdi ubideztarrak 40. minutuan areaz kanpotik sartutako golari esker. Bigarren zatia hasi eta bost minutura bardindu eban Osasunak, baina partiduko 75. minutuan Maialen Cocoren jaurtiketeak langan jo eban eta Amaia Altzaga aurrelariak aldaratzea aprobetxau eban bigarren gola sartzeako. Bederatzi jardunaldiren ostean, 12 puntu ditu Arratiak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Sporting taldearen kontra hilaren 21ean, 16:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Zumaiako taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban. Atsedenaldira 1-0 heldu baziran be, 51. minutuan Miren Gordok bardinketaren gola sartu eban eta Alaitz Zelestino dimoztarrak 1-2koa 94. minutuan. Bederatzi jardunaldiren ostean, 12 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Antiguoko taldearen kontra hilaren 22an, 12:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan lidertzan dagoan Begoña taldearen kontra eta husna bardindu eben. Arratiak jokalari bat gitxiagogaz jokatu eban 58. minututik. Bederatzi jardunaldiren ostean, 8 puntu ditu Arratiak eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Usansolon Umore Ona taldearen kontra hilaren 21ean, 18:15ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Elorrio taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. Arratiarrek atzen 3 partiduak galdu dabez segiduan. Bederatzi jardunaldiren ostean, 5 puntu ditu Arratia Bk eta hamazazpigarren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau San Ignacio taldearen kontra hilaren 21ean, 18:15ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Umore Ona taldearen kontra eta bina bardindu eban. Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak ohorezko sakea egin eban, Munduko Pilota Txapelketan lortutako zidarrezko dominagaitik. Atsedenaldira 1-0 heldu ziran 38. minutuan Unai Zuluetak sartutako golari esker. Bigarren zatian 48. eta 51. minutuetan bueltea emon eutsien markagailuari Usansolokoek, baina 79. minutuan Jon Casillasek sartutako penalti bateri esker lemoaztarrek bardinketea lortu eben. Bederatzi jardunaldiren ostean, 12 puntu ditu Lemoako taldeak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gatika taldearen kontra hilaren 21ean, 15:30ean.