MANKOMUNIDADEA

Hondakin handien bilketea etenda dago

Erredakzinoa

Etenaldiak dirauen bitartean, Arratiako Udalen Mankomunitateak hondakin handiak garbigunera eroateko eskatu deutse herritarrei.

Arratiako Udalen Mankomunitateak aldi baterako eten dau altzariak, koltxoiak eta bestelako hondakin handiak batzeako zerbitzua bilketarako kamioiak arazo teknikoak daukaz-ta.

Mankomunidadeak eskatu dau hondakin horreek kalean ez ixteko. Oharrean ez dau zehaztu bilketea noiz hasiko dan barriro baina zerbitzua berreskuratzen danean emongo dau horren barri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!