Aurtengo udalekuetan, Wellington Musik School ospetsuak Basakabi aukeratu dau Euskal Herriko egoitza lez. Holan, sarrera azterketea gainditu daben neskamutilak Basakabin egongo dira. Baina ez dakiena da, Maitane zuzendariak gezurtxo batzuk esan dauzala Basakabiko instalazinoen gainean. Hori dala-ta, arazoak pilatuten joango dira Garazi eta berarentzako. Hori bai, betiko lez maitasun, gorroto eta festarako musika artean.
Zeberion zapatuan, hilaren 14an, ikusi ahal izango da 18:00etan Plazako Ermita Zaharrean; Domekan, hilaren 15ean, Areatzan (18:00etan udaletxean), Diman (17:00etan Eskolako kamaran) eta Zeanurin (17:30ean Kultur Etxean) izango dira emonaldiak eta Igorren barriz, astelehenean, hilak 16, ikusi ahal izango da 18:00etan Kultur Etxean.