Oin hamalau urte, 2012an, egin zan estadu mailako atzen Greba Orokorra. Orduan PPren gobernuak bultzatutako lan eta zerbitzu publikoen murrizketek bultzatu eben grebea. Oingoan ezkerreko gobernuagaz, egunero emoten diran etxebizitza kaleratzeek, etxea alokatu zein erosteko gora eta gora dabizan prezioek eta bizitzearen garestitzeak bultzatuta deitu da biharko Greba Orokorra estadu osoan.
Hego Euskal Herriko ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek erregistrau dabe grebea baina oingoan, etxebizitza sindikatuak izango dira protagonista. Izan be, atzen urteetako bizitzearen prekarizazino eta pobretzea bultzatu dauan arrazoi nagusietakoa etxebizitzearen garestitzea izan da. Holan, aldarri nagusia kaleratzeak eta espekulazinoa debekatutea izango dira, etxebizitzea negoziorako bide dan heinean, ez dalako etxebizitzarako eskubidea bermatuten. Beste eragile batzuk, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak berbarako, espekulatzaileak desjaubetuteko deia be egin dabe.
GREBA EGUNEKO DEIALDIAK
- 05:00etan: piketeak Arraibitik (Lemoa) hasita.
- 12:30ean: manifestazinoa Bilbon.
- 18:00etan: Arratia mailako manifestazinoa Igorreko Kultur Etxetik hasita.