FUTBOLA

Atzen jardunaldi eskasa gure taldeentzat

Erredakzinoa

Gizonezkoen Arratia Ak bardindu egin eban eta andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik galdu.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan, lidertzan dagoan Erandioko Betiko Neskak taldearen kontra, eta 0-5 galdu eban. Atsedenaldira 0-1 heldu baziran be, bigarren zatian 4 gol gehiago jaso ebezan. Zortzi jardunaldiren ostean, 9 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Zumaiako taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 15:30ean.
 
Andrazkoen Arratia A taldeak atsedena izan eban joandako astegoienean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Osasuna B taldearen kontra hilaren 15ean, eguerdiko 12:15ean.
 
Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Moraza taldearen kontra eta bana bardindu eban. 0-1 hasi ziran irabazten Igorrekoak lehen zatiko 47. minutuan Martxel Erdozia arteaztarrak sartutako golari esker, baina etxekoek bardinketea lortu eben 3 minutu beranduago. Zortzi jardunaldiren ostean, Arratia Ak 7 puntu ditu eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua etxean jokatuko dau lider dagoan Begoña taldearen kontra hilaren 14an, 17:45ean.
 
Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Urbietan Padura B taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Atsedenaldira 1-0 heldu ziran Iker Olibares zeanuriztarrak 8. minutuan sartutako golari esker. Baina bigarren zatian 66. eta 70. minutuetan kanpokoek sartutako golek bueltea emon eutsien markagailuari. Zortzi jardunaldiren ostean, Arratia Bk 5 puntu ditu eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Elorrio taldearen kontra hilaren 14an, 16:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Begoña taldearen kontra eta 5-1 galdu eban. Lemoaztarren gola Jon Casillasek sartu eban 51. minutuan, baina ordurako 4-0 galtzean joiazan. Zortzi jardunaldiren ostean, Lemoako Harrobik 11 puntu ditu eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Usansoloko Umore Ona taldearen kontra hilaren 14an, 17:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!